XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontratuaren formalizazioa

Foru Aldundiko organo eskudunak adjudikazioa egin eta behin berau jakin erazi ondoren, adjudikatariak kontratua formalizatu beharko du dokumentu administratiboan, ondorengo hamabost lanegunetako gehienezko epean.

Zergazko obligazioak eta Lizentzia Fiskala.

Kontratua sinatu aurretik, adjudikaziodunak Gipuzkoako Lurralde Historikoan zergapeko industriari bezala altan dagoela eta bere zergazko betebeharrei, Lizentzia Fiskala barne, dagokionean egunean dagoela kreditatu beharko du.

Adjudikazioduna aldi baterako enpresa elkarte bat bada, egitate horren eraketa legala eta beronen I.F.Z. kreditatu beharko du.

Behin-betiko fidantza

Kontratua sinatu aurretik ere, adjudikaziodunak ehun eta berrogeitemeretzi milioi laurehun eta berrogeitabi mila seirehun eta hirurogeitalau (159.452.664) pezetatako zenbatekoko behin-betiko fidantza gordailatu beharko du.

Proposamen eredua

... jaunak, adin nagusikoa, helbidea... (a/e)n eta... zkia. N.A.N. duenak...... (r)n izenean eta ordezkaritzan, egoitza soziala... (a/e)n eta... zkia. I.F.Z. izanik, adierazten du: Lehenik.- Adunako EN-1etik Gipuzkoako mugaraino Leitzan Nafarroarekin lotura Autobidea. I Tarteunea. Eldua-Gipuzkoako muga Proiektua, 1. Fasea (3-V-42/90 Klabea) ezagutzen duela, bai eta Diputatu Kontseiluaren 1990eko Apirilaren 3ko Erabakian bildutako bere behin-betiko onespenaren baldintzak eta lehiaketa bidez bere kontrataziorako Baldintza Teknikoen eta Klausula Administratiboen Pleguak ere.

Bigarren.- Enpresak obrak burutzeko ahalmen juridikoa eta behar hainbat baliabide baduela eta eskatutako baldintza espezifikoak biltzen dituela eta indarrean dagoen legerian adierazitako debeku kasuetan sarturik ez dagoela bere ardurapean deklaratzen duela.

Hirugarren.- Bere betebehar fiskalak eta Aseguru Sozialarekin dituen ordaindu beharrak eguneraturik dituela aitortuz zinpeko aitorpena egiten duela.

Laugarren.- Adjudikaziodun suertatuz gero, obrak eskaintzan bilduriko dokumentazioaren arabera, eta edozein kasuan, onarturiko Proiektu eta Pleguetako eginbehar eta baldintzei hertsiki loturik egingo dituela.

Bostgarren.- Esandako guztiaren arabera, ondoren adierazten diren zenbateko eta epeen barne obrak burutzearen konpromezua hartzen duela, ondorengo alternatiben arabera: Alternatiba / Eskaintza Ekonomikoa / Epea guztira / Letretan / Zenbakitan.

A: Oinarrizko proposamena / B: (Beste proposamen batzu)/ C: D:/ (Data eta sinadura).

Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Garaia.

Proiektua, bere 1 zkia. Aldaketa eta lehiaketako Klausula Administratibo partikularren Plegua gaurtik aurrera eta Gipuzkoako Foru Aldundian proposamenak aurkezteko eguna iritsi arte aztergai egongo dira.

Lehen zortzi egunetan interesatuek dokumentu horiei buruz nahi adina alegazio aurkeztu ahal izango dute.

Donostia, 1990eko Apirilak 12.- Idazkari Teknikoak.